Euskadiko txapeldunak Euskelec auto elektrikoen lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2021ko mai. 31a, 13:30

Euskadiko ikastetxeen artean 1. postua lortu du Iurreta Lanbide Heziketak Euskelec auto elektrikoen txapelketan

Bilboko Itsas Museoan ospatutako Euskelec auto elektrikoen txapelketan parte hartu zuen Iurreta Lanbide Heziketak eta Euskadiko lehen postua lortu ere, Cantabriako Nuestra Señora de los remedios ikastetxeak irabazi zuen txapelketa. 19 ikastetxek  parte hartu zuten Nervioi itsasadarraren ondoan prestatutako zirkuituan.

4. Edizioko Euskelec 2021 txapelketa, fase ezberdinetan lehiatu zen. Iker Mujika “Akerra” pilotuak, ielectric taldeko ikasleak autoa gidatu zuen. Ikasturtean zehar ikasleek irakasleekin batera egindako talde lanaren emaitzak fruitua emateaz gain, aparteko erakusketa ikusgarria eskeini zuten, auto bakoitzak bere diseinu berezia erakutsiz.

Ilusioa eta urduritasuna nabaritu zen boxetan. Ikastetxeetako kide guztietaz aparte hainbat bisitari ere izan zen bertan, Angelman eta Geubeko neska mutilak Iurretako pilotua, Go Go Akerra! Oihuen artean animatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!