Iurreta Lanbide Heziketako ikastetxean garatutako CO2 neurgailua liburutegian jarriko dute.

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2021ko api. 28a, 17:40

 
 

Iurreta LHII-ko Elektronika mintegiko irakasleek eta ikasleek airearen kalitatea neurtzeko gailu bat garatu dute, eta Iurretako Udalari eman diote dohaintzan. CO2 neurgailua liburutegian jarriko da.

Herri bibliotekaren erabiltzaileek zuzenean baieztatu ahal izango dute gune seguruan daudela, udal arduradunek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

Iurreta Lanbide Heziketako teknikariak Udal Bibliotekara gerturatu dira neurgailua leku eta altuera egokian jartzeko. Neurgailu horrek altuera konkretua izan behar bait du airearen kalitatea modu egokian neurtzeko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!