Iurreta LHII

Iurreta Lanbide Heziketa LHII, Iurretan dagoen irakaskuntza publikoko lanbide heziketako ikastetxea da. Bere eginkizuna pertsonak lan mundurako prestatzea da. Ikastetxe hau 1978-79 ikasturtean sortu zen eta hasieran bost lanbide edo espezialitatetan prestatzen zuen ikaslegoa: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Kimika. Urteak igaro ahala, zenbait aldaketa gertatu dira (batxilergoa ere irakasten zen urte batzuetan zehar), eta gaur egun jorratzen diren espezialitateak honako hauek dira: • Fabrikazio mekanikoa. • Elektronika. • Automozioa. • Administraritza. • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta. Ziklo guztiak euskaraz ala elebitan ematen dira. Bizkaia mailan, lanbide heziketako ikastetxeetan zikloak euskaraz ematen aitzindari izan da ikastetxe hau, ia sortu zenetik hasi baitzen irakasgaiak euskaraz ematen. Ikasleek sasoian egiten dituzten ikasketa profesionaletaz gain, lan munduan aritzen diren beharginak teknologia berrietan eguneratzeko edo birziklatzeko ikasketak ere garatzen dira. Gainera, langabezian dagoen jendea lanbide berrietan trebatzen da.

Iurreta Lanbide Heziketak Euskelec 2019 txapelketan parte hartu du

2019 eka 18 Iurreta

Iurretako Lanbide Heziketa ikastetxean Hizkelan jardunaldia ospatu da

2018 urr 31 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek dohaintza egin dute SSLDF-ri

2018 urr 14 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketako Ikastetxea Kursaal Jauregian Nazioarteko kongresuan

2018 eka 03 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketak etorkizunera begiratzen du

2018 api 30 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleak Wroclaw, Polonian

2018 api 30 Iurreta

Iurreta Lanbide Heziketa Ikastetxean Eneko Sagardoy

2017 abe 01 Iurreta

Iurreta LHI Beldur Barik lehiaketako irabazleak

2017 abe 01 Iurreta

Iurreta LHI Teknopolis saioan.

2017 api 06 Iurreta

Iurreta LHI Teknopolis saioan.
IRRATILOTURA BERRIA

2017 ots 16 Iurreta

MATXURA DIAGNOSTIKOEN JARDUNALDIA

2017 ots 02 Iurreta

Bilera Iurreta Ikastetxean

2017 urt 19 Iurreta