Mendiguren y Zarraua likidazio prozesuan dago

Anboto 2013ko eka. 24a, 12:35

Aho zabalik. Horrela gelditu dira Mendiguren y Zarraua enpresako beharginak joan zen asteko gertaeren aurrean. Astelehenean hitzarmena sinatzea eskatzeko grebari ekin zioten, eta martitzenean enpresak jakinarazi zien epaitegietan likidaziorako tramiteak hasi zituela

 

"Ez dugu ezer ulertzen. Enpresak bezero onen eskaerak ditu eta proiektu berriak ere bai", dio ELA sindikatuko ordezkariak. 256 langileren lanpostuak arriskuan daude. Berrizko lantegian 109 beharginek eta Abadiñokoan 147 langilek dihardute

 

Beharginek diotenez, aste eta erdian egiten diren tramiteak beraien kasuan bi egunetan egin dira. "Martitzenean likidazioa aurkeztu zuen enpresak eta eguenerako bageneukan administradore konkurtsala ezarrita". Eguaztenean negoziazio mahaian akordio batera heltzen saiatu ziren, baina ez ziren adostasunera heldu. Egoera horren aurrean Abadiñoko lantegian behargin guztiek greba bertan behera uztea erabaki zuten zapatuan. ELA sindikatuak azaldu duenez, "Ez dugu ezer ulertzen. Enpresak bezero onen eskaerak ditu eta proiektu berriak ere bai", dio ELA sindikatuko ordezkariak.Denbora asko daramagu kontuen inguruko informazioa eskatzen eta ez digute gura izan dugun guztia eman".

 

LAB sindikatuak dioenez, enpresak likidazioa "errebantxa" moduan hartu du: "Zuzendaritza ez da gai izan langileen eskaerei erantzuteko eta inkopetentea izan da. Zuzendaritzak egin duena txarra da enpresarentzako eta baita langileentzako ere".

 

Aurrekariak

 

Martxoan greba mugagabea egin zuten langileek enpresak hiru eskaera onartu eta gero: soldatak %15 jaisteko erabakia bertan behera uztea, Espainiako lan erreformaren aurrean langileen eskubideak eta lan baldintzak "blindatuko" dituen hitzarmen kolektiboa negoziatzea eta lanpostuen bermea onartzea.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!