MZ enpresaren hartzekodun nagusiek, bankuek, alegazioak aurkeztuko dizkiote likidazio planari.
Konkurtso administratzaileek asteon sindikatuei jakinarazi dietenaren arabera, enpresaren hartzekodun nagusiek (hiru bankuk) alegazioak aurkeztuko dizkiote Mendiguren y Zarraua enpresaren likidazio planari.
Luis Torres ELAko ordezkariaren berbetan, “bankuek alegazioak aurkeztuko dituzte, ez daudelako prest konkurtso administratzaileak proposatu duen kita onartzeko, hau da, kredituak murriztu edo kobrantza geroratzeko”. Horrela, eta administratzaileen, bankuen, beste hartzekodunen eta erosle posibleen arteko adostasunik ezean, likidazio prozesuak ez du aurrera egingo: eta horrek enpresa behin betiko ez ixteko aukerak deuseztatuko lituzke.
Sindikatuek uste dute, “enpresa interesdunek bankuekin zorraren inguruan zuzenean negoziatzea” dela aurrera egitea ahalbidetuko duen bide bakarra. Lau enpresak agertu dute, momentuz, Mendiguren y Zarraua enpresa, edo bere jardunaren parteren bat erosteko interesa.