Greba mugabakoa hasiko dute astelehenean Mendiguren y Zarrauan

Anboto 2013ko ots. 26a, 11:02

Langileei soldata %15 jaitsiko diela iragarri du Berrizen eta Abadiñon lantegiak dauzkan Mendiguren y Zarraua enpresako zuzendaritzak. Erabaki hori \"bidegabea eta gehiegizkoa\" dela iritzita, greba mugagabea hasiko dute martxoaren 4an langileek

Langileei soldata %15 jaitsiko diela iragarri du Berrizen eta Abadiñon lantegiak dauzkan Mendiguren y Zarraua enpresako zuzendaritzak. Erabaki hori "bidegabea eta gehiegizkoa" dela iritzita, greba mugagabea hasiko dute martxoaren 4an langileek.

 

\"\"Joan zen astean egin zuten greba deialdiaren inguruko batzarra, eta langileen gehiengo zabal batek babestu zuen greba mugagabea hastea. Martxoaren 4an ekingo diote grebari. Greba horregaz, enpresak "soldata jaitsiera bertan behera utz dezala, eta zuzendaritzak lan erreformaren eragina geldituko duen enpresa hitzarmena negoziatzeko konpromezua" eskatuko diote zuzendaritzari, ELA sindikatuak jakitera eman duenez.

 

Aldarrikapen horiek era aktiboan babestera deitu ditu langile guztiak ELA sindikatuak: "Horixe da gure eskubideak defendatzeko daukagun era bakarra, eta horixe erakutsi zuen 2008ko grebak: horrela lortu genuen Mendiguren y Zarraua enpresan inoizko lan hitzarmen kolektibo onena".

 

Urtarrilean, enpresa honek proposaturiko 227 langilerentzako erregulazio espedientea baliogabetu zuen Bilboko gizarte arloko 10. epaitegiak. ELA sindikatuak auzitegietara eroan zuen espediente hori, eta epaitegiak arrazoia eman zion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!