Mendiguren y Zarrauan 227 langilerentzako erregulazio espedientea baliogabetuta

Anboto 2013ko urt. 30a, 09:00

Abadiñon eta Berrizen lantegiak dituen Mendiguren y Zarraua enpresan 227 lagngilerentzako erregulazio espedientea baliogabetu ditu Bilboko gizarte arloko 10. epaitegiak. Enpresak irailean proposatu zuen neurria eta ELAk auzitegietara eroan zuen espedientea

Abadiñon eta Berrizen lantegiak dituen Mendiguren y Zarraua enpresan 227 langilerentzakoerregulazio espedientea baliogabetu du Bilboko gizarte arloko 10. epaitegiak. Enpresak joan zen irailean proposatu zuen neurria. ELAk auzitegietara eroan zuen espediente hori, eta epaitegiak arrazoia eman dio sindikatuari.

 

Epailearen ebazpenak dio "fede txarrez jokatu" duela enpresak, lana erregulatzeko espedientea aurkezteko prozesuan, ez zuela eskatutako dokumentazioa eman. Epaileak ber ebazpenean ondorioztatu du "akordiotara heltzeko benetako gabezia" egon dela.

 

Horrela, enpresako zuzendaritzak erabakitako 227 langilerentzako erregulazio espedientea baliogabetuta geratu da. ELA sindikatuak Mendiguren eta Zarraua S.A.U.ko langileak zoriondu ditu "garaipena dela-eta". eta bide beretik jarraitzeko animatu ditu: "Borrokaren bidez bakarrik defendatu ahal izango ditugulako gure baldintzak enpresako zuzendaritzaren oen aurrean".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!