Greba mugagabea abiatu zuen Mendiguren y Zarraua enpresako langilegoak, atzo, enpresak Berrizen eta Abadiñon dauzkan bi lantegietan. Lantoki bietako komiteek aho batez erabaki dute greba abiatzea
Abadiñoko lantokiko komitean sei ordezkari dauzkan ELA sindikatuaren bozeroalearen berbetan, “lantegiko hitzarmena, langileen eskubideak blindatzea” lortu gura dute MZ taldeko langileek mobilizazio honegaz: "Enpresaren zuzendaritzak langilegoa errespeta dezala".
Orain hiru hilabete ere bederatzi eguneko greba mugagabea burutu zuten talde horretako langileek. Orduan zuzendaritzak eta administrazio kontseiluak onartu zituen baldintzak gauzatzea eskatzen diote, bigarren greba mugagabe honegaz zuzendaritzari.