2018 urt 23 Durango
Uztailean aurkeztutako kereila artxibatzea erabaki du epaileak, baina udalak egia argitzeko saiakerari eutsiko dio helegitea aurkeztuta. "Durangok bere konpromisoa bere horretan mantentzen du, lanean elkarrekin jarraitzeko, benetan gertatutakoa ikertu eta beharrezko frogak biltzeko", adierazi du udalak prentsa oharrean. Durango 1936 elkarteagaz hartuemanetan egon da udala, eta biek berretsi dute aurrera jarraitzeko asmoa.