Martxoak 31

Kereilaren artxibatzea errekurritu egin du Durangoko Udalak

Markel Onaindia 2018ko urt. 23a, 14:34

Uztailean aurkeztutako kereila artxibatzea erabaki du epaileak, baina udalak egia argitzeko saiakerari eutsiko dio helegitea aurkeztuta. "Durangok bere konpromisoa bere horretan mantentzen du, lanean elkarrekin jarraitzeko, benetan gertatutakoa ikertu eta beharrezko frogak biltzeko", adierazi du udalak prentsa oharrean. Durango 1936 elkarteagaz hartuemanetan egon da udala, eta biek berretsi dute aurrera jarraitzeko asmoa.

"Biktimei eta kaltetuei zor zaien egia, justizia eta ordaina eskuratzea" beharrezkoa dela uste du udal instituzioak, eta horregatik, errekurritu egin du epailearen erabakia. Italiako gobernuak onartu dezala Aviazzione Legionariak gizarte zibila helburu zuela, horixe da prozesuagaz duten asmoa, egileak identifikatu eta epaitzeaz gainera. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!