PPko Fran Garate zinegotziak aurka bozkatu du. Bonbardaketa gaitzetsi du, baina "80 urteren ostean" militar batzuen aurka egiteari ez dio zentzurik topatzen. Gainera, kereilaren prozesuak edukiko dituen koste ekonomikoez kezka agertu du. Bestalde, kereilaren batzordera -herri eragileekin batera osatzen dena- joateko deialdirik ez duela jasotzen adierazi du. Aitziber Irigoras alkateak erantzun dio lehen batzarrera ez zela agertu, eta gero, batzar horretako kontaktu zerrenda erabili dela deialdiak egiteko.
Garate, kereila aurkezteko ekitaldian ere ez zen agertu, uztailean.