Epaileak eta fiskaltzak ikerketan sartuko dira orain, eta ez dago argi kereilaren inguruko hurrengo berria noiz izango den. Oraingoz, prozesua nahiko azkar doa; uztailaren 18an aurkeztu eta bi egunera onartu zuen epaileak kereila, eta berrespena izan da gaur.
Kereila berresteko ekitaldian, batzorde berezian parte hartzen duten elkarteak ere egon dira presente, udaleko ordezkariez gainera –alderdi denak PP salbu-. Gerediagako kide eta kereilarako ikerlari izan den Jon Irazabalek esan du Italiako gobernuaren jarrera aldaketa itxaroten daudela. "Duela hilabete eskas, orain 2.150 urte Numantzian egindako sarraskia gogoratzeko omenaldian egon zen Italiako agregatu militarra. Espero dugu Italiako gobernuak beste 2.150 urte behar ez izatea Durangoko hilketa errekonozitzeko".