Martxoak 31

Durangoko Udalak sartu du kereila Ezkurdiko epaitegian

Anboto 2017ko uzt. 18a, 12:28

Dagoeneko aurkeztu dute kereila Ezkurdiko epaitegian. Aurretik 11:00etan udaletxean prentsaurrekoa egin dute eta ondoren elkarretaratzea Ezkurdiko plazan.

Umeak, zaharrak, amak, saltzaileak, eliztarrak, ezkerrekoak, eskumakoak... 1937ko martxoaren 31n hasitako erasoaldian, faxistek sailkapenik eta gupidarik barik jaurti zituzten bonbak, parean harrapatzen zutena metrailatzen zuten. Zibilengan izua sortzeko asmoz etorri ziren, eta 336 hildako eta makina bat zauritu utzi zituzten Durango zaharreko kale suntsituetan. Zauri kolektibo hartatik 80 urte igaro behar izan dira erantzuleak auzitegietara eramateko. Gaur, uztailak 18, Durangoko udalak egileen aurkako kereila sartu du Ezkurdiko epaitegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!