Barikuan ale berezia argitaratuko du ANBOTO astekariak, testigantzei, ikerketei eta iritziei lekua egiteko.
80 urte beteko dira barikuan italiar faxistek Mola jeneralaren aginduz Durango eta Elorrio bonbardatu zituztenetik. Bonbekin eta tiroekin 336 pertsona hil zituzten, eta herriko hainbat eraikin suntsitu ere bai, bideo honetan islatzen den moduan. Zerutik sua zetorren, izua zabaldu zen Durango eta inguruetan.
Barikuan ale berezia argitaratuko du ANBOTO astekariak, testigantzei, ikerketei eta iritziei lekua egiteko.