[PODCASTA] “Karmele Jaiok esan bezala, euskarari ekin eta kateari eutsi behar diogu euskaldunok”

Anboto 2022 api 10 Zornotza

11 egunetan 2.500 kilometro baino gehiago eta Euskal Herriko zazpi lurraldeak gau eta egun zeharkatu eta gero, Korrika helmugara ailegatu da, Donostiara. Karmele Jaio idazle arabarrak idatzi eta irakurri du lekuko barruan eskurik esku joandako mezu sekretua. Ane Elordiren azken kronika da gaurkoa. Korrikak atseden hartuko du orain, egun batzuk eta gero 23. edizioa prestatzen hasteko.