[PODCASTA] “Euskara doan ikasteko eskubidea aldarrikatu du euskalgintzak, Donibane Garazin”

Anboto 2022ko api. 4a, 21:54

Korrikaren bosgarren etapak zero azpiko zazpi gradurekin zeharkatu ditu Nafarroako Pirinioak. Ibañetako mendatea jaitsita Nafarroa Beherean sartu da eta Maule-Lextarre, Zuberoako hiriburua, zeharkatu du dagoeneko. Gaurko etapan Aimar Karrika bertsolaria, Iker Vicente aizkolaria eta Asisko Urmeneta irudigilea ibili dira arineketan, besteak beste. Ane Elordi zornotzarrak kontatu dizkigu xehetasun guztiak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!