[BIDEOA] Napar elkarteak armosu potoloa eskaini die Korrikara irtendako euskaltzaleei

Ekaitz Herrera / Maialen Zuazubiskar 2022ko api. 1a, 12:03

Herritar batzuek Korrikan sartu baino lehen egin dute armosua. Baina gehienek arineketan egin eta gero gosaldu dute. Askok Kurutziaga kaleko Napar txoko gastronomikoan. Elkarteak armosu sendoa eskaini die bertara gerturatutako euskaltzaleei. Eurekin egon gara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!