Martxoren 31n Amurriotik abiatu eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondoren, Donostiako kaleetan dabil 22. Korrika. Jendetza dabil Gipuzkoako hiriburuko kaleetan. Lasterketa erraldoia Boulevardean amaituko da eguerdi honetan eta bertan irakurriko dute lekuko barruko mezu sekretua.