[ARGAZKI GALERIA]: Korrika Corkera eta Boisera heldu da

Anboto 2022ko api. 4a, 09:46

Korrika oso aproposa izaten da euskararen aldeko aldarria lau haizetara zabaltzeko, ez bakarrik Euskal Herrian, baita bertatik kanpora ere. Munduan zehar hainbat tokitan antolatzen dute euskararen aldeko lasterketa eta hainbat eta hainbat izaten dira munduko txoko-bazterretan korrika egiten duten euskal herritarrak.

Maddalen Iturriagagoitia abadiñarra Corken (Irlanda) bizi da eta aurten bere hirugarren Korrikan parte hartu du. Edurne Urizar atxondarra, berriz, Idaho estatuko (AEB) Boisen bizi da denboraldi baterako eta zapatu goizean bertan egindako Korrikako argazkiak atera zituen. Anbotok ere egin zuen Korrika, irudietan ikusten denez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!