Korrikaren 7. etapa izan zen atzokoa. Gorbeialdea eta Arratia zeharkatuta, lasterketa Bizkaiko hiriburuan sartu zen. Milaka euskaltzale batu dira AEKren jaira. Lasterketak Bizkaian izango du segida datozen orduetan. Ane Elordi atzo gertaturikoen lekuko izan da.