Pirritx, Porrotx eta Marimotots dira aurtengo Korrikaren omenduak eta haien udalerrian, Lasarte-Orian, eraman dute lekukoa. Zapata erraldoiak ez dituzte traba izan euskararen aldeko aldarriak eta ohiko irriak zabaltzeko. Gipuzkoa zeharkatuta, datozen orduetan Nafarroako iparraldean sartuko da. Bihar Baionako karrikak zeharkatuko ditu eta festa lehertuko da Xaho kaian. Ane Elordik eguneko kronika egin digu.
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @anbotokomunikabideak kanalera.