Norberaren herritik igarotzen dena ez ezik, ahal dituzten aukerak aprobetxatzen dituzte askok Korrika bizitzeko. Argazkietako lagunek, Nafarroako hegoaldean egin dute bat Korrikagaz. Euskararen aldeko lasterketak babes handia jaso du han ere; Nafarroako euskaltzaleak omentzeko aukera egon da, baita ere, eta Nafarroa zatitzen duen Euskararen Legea aldatzeko eskaria ere egin da kilometro horietan.