Iker Mujika Iurreta Lanbide Heziketako automozioko ikaslea Spainskills txapelketan izan da

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2022ko mar. 28a, 19:31

Madrilen izandako SpainSkills txapelketan Iker Mujikak froga guztiak burutu ditu. Aste osan egon da Euskal Herriko beste ikasle batzuekin batera erronka desberdinak burutzen.

FP Euskadik autobus osoa bete zuen ikasle eta irakasleekin. Guztira Estatutko Lanbide Heziketako ia 500 ikasle elkartu dira astean zehar izandako txapelketan. Irabazleak Shangaira joango dira World Skills 2022-an parte hartzera.

Gure Lanbide Heziketak berriro ere erakutsi du maila bikaina. SpainSkills txapelketetan bigarren postua lortu dugu domina-zerrendan, baina benetako balioa talde osoaren batasunean dago. Lehiaketa bukatzerakoan, partahideen artean gertatutakoa konpartitzea gauzarik politena izan da. Zorionak eman behar zaie ikasle, tutore eta koordinatzaile guztieri ikasturtean zehar egindako lanagatik.
Euskal Herrira 3 urre, 3 zilar eta 2 brontze ekarri ditugu.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!