Argazkian Italiara joan diren partaideak: Asier Puente de Kirolene, Lidia García de Ikaslan Bizkaia, Marian Berrocal CIFP Zornotza LHII eta Ikaslan Bizkaikoa, Esther Elexgaray CIFP Iurreta LHIIkoa, Idoia Atxaga CIFP Zornotza LHIIkoa eta Ritxar Alberdi CIFP Bidebieta LHIIkoa.
Futura eta Endo-Fap Italiako Sizilia eskualdeko LH-ko ikastetxeek ateak ireki dizkiete Ikaslan Bizkaiko ikastetxeetako zuzendarieri eta elkarteko ordezkariei hilaren 25az geroztik. Nazioartekotze-jarduera hori 1. Ekintza Giltzarriari (pertsonen hezkuntza-mugikortasuna) buruzko Erasmus+ programako proiektuen barne dago.
Zerbitzu berriak sortzea da helburua. Partehartzaileek Futura–Istruzione eta Formazione Professionale enpresen egoitza bisitatu zuten, bertan, Filippo Cirinesi zuzendariak eta Giovanni Vultaggio aholkulariak ikastetxearen misioa eta Lanbide Heziketak Italiako hezkuntza-sisteman duen balioa partekatu zituzten. Palermon Salvatore Iacono zuzendariaren eskutik Endo-Fap–Ente Nazionale Don Orione zentroa ezagutu zuten ere. Irakasleek ikastetxeko metodologia didaktikoak aurkeztu zituzten, ikasleen zeharkako konpetentzien garapena azpimarratuz, eta, adibide gisa, jatetxe-arloko edo marketineko zikloetako ikasleek egindako ekitaldi bat eskeini zieten.
Europar Batasunak diruz lagundutako Erasmus+ programaren barruko nazioartekotze-jardunaldiekin, Ikaslan Bizkaiko zuzendaritzek eta langileek Italiako Lanbide Heziketako sistemaren berezitasunak eta jardunbide egokiak ezagutzeko aukera izan zuten.