Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek "Proiektu Metodologiko onena" saria jaso dute Euskelec txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2023ko eka. 6a, 10:41

Iurreta Lanbide Heziketako ikasleek "Proiektu Metodologiko onena" saria jaso dute Bilbon izandako Euskelec 6. edizioa kotxe elektrikoen txapelketan.

Iurretako Lanbide Heziketa taldeak seigarren postua lortu zuen erresistentzia-proban, sentsazio onarekin itzuli ziren Bilbotik joan den larunbatean izandako txapelketaren ondoren. San Mames gunean izan ziren azken probak. 

Euskelec lehiaketa bat da eta, bertan, Euskadiko lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleek ibilgailu % 100 elektriko bat diseinatu eta eraiki behar dute, oinarri eragile komun batetik abiatuta (motorra, motorraren kontrolatzailea eta bateriak), ikasleen artean talde-lana sustatzeko, eta jarduera esperimentala eta sortzailea elementu pedagogiko gisa erabiltzeko, ibilgailu elektrikoen ezagutza teknikorako.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!