Iurreta Lanbide Heziketako Gorka Iceta eta Jon Aguirre Eusko Skills txapelketan Euskadiko garaile

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2023ko mai. 22a, 17:56

Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak maiatzaren 9tik 11ra Eusko Skills 2023 antolatu zuen. Euskoskills 2023 txapelketan Iurreta LHII-ko ikasleek urrezko bi domina lortu zituzten. Benetan txalokatzekoa da Automozioko ikasle eta irakasle taldeak egin duten lana. 

EuskoSkills-etarako hezkuntza sailaren proposamena 29 skill-etan (kategoria) lehiatzea da. Horietako batzuk ofizialak izan ziren SpainSkills, EuroSkills eta WorldSkills-en aurreko edizioetan, eta beste batzuk erakustaldi-modalitatean ospatu ziren.
EuskoSkills 2023 txapelketa, lehiaketa urtean, edozein Heziketa Ziklotan matrikulatutako ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago. https://www.iurretalhi.eus/euskoskills-2023-urrezko-dominak/

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!