Euskoskills 2021 txapelketan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Iurreta LHII 2021ko aza. 3a, 11:17

Iker Mujikak eta Unai Gangoitik, hurrenez hurren lehenengo eta hirugarren. postuak lortu dituzte. Urrezko eta Brontzezko dominekin itzuli dira etxera.

Euskoskills 2021” Txapelketa, Lanbide Heziketako edozein ziklotako ikasleei zuzenduta dago, hau da, Oinarrizko Lanbide Heziketa zein Erdi eta Goi mailako Lanbide Heziketako ikasleentzat, beti ere, txapelketako familia batekin lotuta badago. Modalitate bakoitzak proba ezberdinak ditu. Aurtengo txapelketa urriaren 19tik-22ra ospatu da.

Iker Mujikak eta Unai Gangoitik, hurrenez hurren 1. eta 3. postuak lortu dituzte Euskoskills 2021 txapelketan.  Automozio Goi Mailako bi ikasleek bertara joateko prestaketa handia egin behar izan dute Santi Serrano eta Kosme Aldazabal irakasleen laguntzarekin. Automobilgintza teknologiko eta karrozeria konponketako modalitateetan parte hartu zuten. Pozik bueltatu ziren etxera urrezko eta brontzezko dominekin.

EuskoSkills 2021”-eko Txapelketan automozioko modalitatean Iurreta LHI Ikastetxe Integratuko Asier Garitaonaindia irakaslea izan da "automobilaren teknologia" modalitatean aukeratutako erreferentea, txapelketa antolatzaile burua, “jefe aditua” deritzona.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!