2012an hasi ziren errepide berria egiteko obrak, eta 2016an amaitzea espero dute. N-636 errepideko trafikoa arintzea lortu gura dute horrela.
Lur mugimendu handia eragin du proiektuak. Eta Atxondoko Udalak salatu du irregulartasunak egon direla obretan, eta hainbat auzotarrek euren kexa adierazi dutela.