Gerediaga-Elorrio tarte berriko obrak hasi dituzte Gaztelun

Anboto 2013ko urt. 10a, 08:32

Tunel bi eraikiko dituzte Gaztelu auzoan: 1.141 metrokoa bata, eta 594 metroko luzerakoa bestea

Tunel bi eraikiko dituzte Gaztelu auzoan: 1.141 metrokoa bata, eta 594 metroko luzerakoa bestea.

 

Urteetan proiektatuta eduki duen obra abiatu zuten urte amaieran, Gaztelu auzoan. Abadiño eta Beasain lotuko dituen errepide berriaren zatia hasi dira eraikitzen: A8aren Gerediagako ordainleku berria eta Elorrioko saihesbidea lotuko ditu errepide berriak.

 

\"\"

 

Lurpetik igaroko du, azkenean, Gaztelu auzoa errepide berriak. Orain hamarkada bat, auzoa erditik pasako zuen errepide proiektuaren berri eduki zutenean, egitasmo horren kontra mobilizatu ziren gazteluarrak. Hasierako proiektua aldatu egin zuen Aldundiak, eta 2012 amaieran abiatu dutena onartu zuten. Tunel bi eraikiko dituzte: 1.141 metrokoa bata, eta 594 metrokoa bigarrena. Tunel horien ahoak prestatzen hasiak dira dagoeneko.

 

Abendu hasieran ekin zieten obrei eta kamioi eta makineria joan-etorriei, eta luze iraungo dute lanek: auzotarrei jakinarazi dietenaren arabera, 3-4 urtez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!