Gerediaga-Elorrio errepidearen eraikuntzan irregulartasunak salatu ditu Atxondok

Anboto 2013ko aza. 25a, 15:25

EHBilduk azaldu duenez, Gerediaga Elorrio errepideko lanak \"beharrezko neurri eta kontrolak onartu barik\" hasi ziren. Hilabete hauetan \"ingurumenerako kaltegarriak diren hainbat lan ingurumen zaintzarik gabe\" egin dituztela kritikatu dute. Aldi baterako enpresa elkarteak arauak ez abditu betetzen neurriak hartuko dituela dio udalak.

Atxondoko Udalak azaldu duenez, Gerediaga Elorrio errepideko lanak "beharrezko neurri eta kontrolak onartu barik" hasi ziren. Hilabete hauetan "ingurumenerako kaltegarriak diren hainbat lan ingurumen zaintzarik gabe" egin dituztela kritikatu dute. Aldi baterako enpresa elkarteak arauak ez baditu betetzen "Atxondoko Udalak egokion deritzon moduan" jokatu beharrean izango dela azaldu dute pentsaurrekoan Aitor Torre batzarkideak, Rosa Elizburu alkateak eta Uzuri Gallastegi zinegotziak.

 \"\"

Atxondoko Udalak dioenez, 2012ko udazkenean hasi zituen lanak Bizkaiko Foru Aldundiak (1.444 milioi euroko esleipena du). Lanak hasita zeudela konturatu zenean udalak Ingeotyc, S.L.,  EHUren baitan jaiotako ingeniaritza enpresa kontratatu zuen lanen jarraipena egiteko. "Zereginotan hasi eta berehala arazoak eta irregulartasunak aurkitu genituen". Lanak hasi aurreko txostenak 2012ko abenduan, lanak hasi ostean idatzi zituztela salatu du Atxondoko Udalak.

 

Auzokideen kexak

Auzokideen hainbat arazo salatu dituzte udalean. Desjabetutako eremutik kanpo zuhaitzak moztu dituztela diote, bertan babestutako hainbat espezie dagoen arren. "Behin baino gehiagotan eskatu dugu zuhaitzak moztu aurretik egin beharreko txostena eta Aldundiko Baso Zerbitzuaren oniritzia, baina orain arte ez dugu jaso". Desjabetutako eremuetan bertako babesdun zuhaitzak bota dituztela dio udalak,  inguruko lurretan "berlandatu" beharrean. "Solatxu deritzon inguruan zegoen mintegiko ale batzuk izan ezik, ez da beste landarerik birlandatu, nahiz eta 31.222 zuhaitz moztu dituzten 41,37 hektareako azaleran". Auzokideen beste kexetako batzuk ganaduari edaten emateko erabiltzen zuten iturburua moztea eta makinek karobi bat apurtzea izan dira.

 

Udalaren arabera, 2013an errepidea eraikitzeko lanetan lur mugimendu handiak eragin dituzte. "Honek euria egiten duen bakoitzean ur zikinak ibaira heltzea dakar, urei eutsi eta iragazteko aurreikusitako sistema gehienak ipini barik daudelarik eta derrigorrezkoa den baimen gabe". Aldi baterako enpresa elkateak neurri zuzentzaileak eta ingurumenaren zaintzakoak ez dituela martxan ipini salatu du udalak, "guztiak aurreikusitakoak eta aurrekontuan sartutakoak, kontratuak jasotzen dituenak eta derrigorrez bete beharrekoak direnak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!