Ehundaka lagun McDonald's eta Burger Kingen aurka

Anboto 2013ko abe. 16a, 12:52

Zapatuan manifestazioa egin zuten 500 bat lagunek. Durangotik eta Abadiñotik hasita, Murueta auzoan amaitu zen protesta, eta Eroski barruan sartu ziren manifestariak

Zapatuan manifestazioa egin zuten 500 bat lagunek. Durangotik eta Abadiñotik hasita, Murueta auzoan amaitu zen protesta, eta Eroski barruan sartu ziren manifestariak.

 

"Ez zarete ongi etorriak". Mezu hori helarazi gura izan zieten zapatuko manifestariek McDonald\'s eta Burger King multinazionalei. Murueta auzoan zabalduko dituzte euren jatetxeak, eta horren aurka egiteko manifestazioa egin zuten ehundaka lagunek zapatuan, Muruetan bertan amaituz. EHNE, ELA, LAB, CCOO, eta ESK sindikatuek, Ernai gazte erakundeak, Dendak Bai merkatarien elkarteak eta Durangaldeko Bilduko zinegotziek egin zuten deialdia. Euren ustez, eskualdean eragin kaltegarria sortuko dute jatetxe berriek.

 

Zabor janik ez! Zabor kontraturik ez! izan zen erabilitako lema. Bertako produktoreengan izan ahal duten eraginak kezkatzen ditu, baina baita jatetxe berrietako lanpostuek ere. Izan ere, Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak proiektuak defendatzerakoan adierazi zuen herriko ekonomia dibertsifikatuko dutela, eta lan postuak sortuko dituztela. Baina, deitzaileen ustez lan horien baldintzak ez dira duinak izango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!