McDonald's eta Burger Kingenen inguruan "jarrera koherentea" eskatu dio EHNEk udalari

Anboto 2013ko aza. 6a, 16:50

EHNEk batzarra eskatu dio Abadiñoko Udalari bi enpresa hauen \"balizko inplantazioari buruz hitz egiteko\". Sindikatuak azaldu duenez, \"lanpostu berrien sorrera hipotetikoa bezain faltsua da, eta udalak multinazionaloi alfonbra gorria jartzeko gogotsu dirudi\".

EHNEk batzarra eskatu dio Abadiñoko Udalari bi enpresa hauen "balizko inplantazioari buruz hitz egiteko". Sindikatuak azaldu duenez, "lanpostu berrien sorrera hipotetikoa bezain faltsua da, eta udalak multinazionaloi alfonbra gorria jartzeko gogotsu dirudi".

 

McDonald´sek eta Burger Kingek kalitatea "albo batera" uzten dutela azpimarratu du sindikatuak "eta baita ekoizpenetik azken salmentara doan kateko etekinen banatze justua ere". Lehendik ere justuan biziraunez lanean diharduten denda txiki, taberna eta jatetxe askok euren etorkizuna "kolokan" ikusiko luketela ere gogoratu dute. EHNEk azaldu duenez, Zatikako Lurralde Planak argi dio "nekazaritza sostengarria" bultzatu eta garatu behar dela: "Errealitatean badagoelako aukera nekazaritza eta abeltzantzan lanpostuak sortzeko, baina Abadiñoko udalak aukera horri uko egiten dio, zer eta buelta eman orduko zabor-janari lotutako proiektuak besarkatzeko".

 

Alkatearen adierazpenak

Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak EHNEko ordezkariekin batzartzeko "prestutasuna" adierazi du bi enpresa hauen lizentziak zein egoeratan dauden azaltzeko. Sindikatuari mezua helarazi dio prentsa ohar bidez. Alkateak EHNEri eskatu dio ez dezala "nahastu" bi jatetxe pribaturen irekiera posiblea udalak elikaduraren subiranotasunaren defentsan bultzatu dituen ekimenekin: "Udalak bere egunean Durangoko hiltegiaren aldeko apustua egin zuen eta akziodun nagusiak izan ginen, baina ez du Abadiñoko kanpoaldean jatetxe pribatu biren irekiera posiblearekin zerikusirik". Hala ere, lizentziak prozedimentu arautuak direla gogoratu du eta enpresa hauekin beste edozein kasutan aplikatzen den prozedimendua jarraituko duela. Navarrok  dio ulertzen duela herritarren sektore bati hanburgesak ez gustatzea, baina udalak ezin duela salmenta debekatu establezimenduek araudia betetzen badute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!