Abadiñoko Udalak Burger King enpresaren obra geldiarazi du, "lan-baimenik barik zebiltzalako".
Abadiñoko Udaleko gobernu taldeak ohar batean azaldu duenez, "enpresa horrek baimena zeukan hondakinak kentzeko, baina ez eraikuntza lanei ekiteko". Horregatik, barikuan obrak geldiarazi zituztela eman dute jakitera.
Jose Luis Navarro alkateak azpimarratu du, "hasieratik esan dugu konpainua honek ez duela izango ezelako pribilejiorik, eta arauak bete beharko dituela beste edozeinen antzera: proiektuari falta zaion dokumentazioa eransten badio emango dio Udalak behar duen lan-baimena".