Eguen arratsaldetik zabalik dago Burger King Abadiñon

Anboto 2014ko mar. 8a, 14:14

Abadiñoko Burger King-eko jende ilara bariku iluntzean
Atzo iluntzean jende ilara luzeak izan zituzten. Laster eskaerak ibilgailuetatik egiteko aukera eskainiko dutela azaldu dute arduradunek.

 

Eguen arratsaldean ireki zituen ateak Abadiñoko Eroski supermerkatuaren ondoan dagoen Burger King hanburgesategiak. Bertako arduradunen esanetan, atzo 20:00etatik aurrera (argazkiko unea) izan zituzten jende ilararik luzeenak. Hanburgesategia asteko egun denetan egongo da zabalik. Laster eskaerak ibilgailuetatik egiteko aukera eskainiko dute; horretarako azpiegitura gehienak prest daude dagoeneko.

 

Handik gertu, Murueta auzoko biribilgunearen ondoan, McDonald's enpresak beste hanburgesategi bat zabalduko du laster. Aurtengo udan zabaltzea gura dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!