Burger Kingek hanburgesategia zabaldu gura du gabonetan

Anboto 2013ko urr. 23a, 16:48

Hiper Eroskin jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du udaletxean.

Hiper Eroskin jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du udaletxean.

 

Burger King janari lasterreko enpresak Abadiñon hanburgesategia zabaltzeko asmoa du. Murueta auzoan, Hiper Eroski aukeratu du bere egoitza berri zabaltzeko lekua. Orain dela gutxira arte, autoak konpontzeko garaje bat zegoen lokala konpontzea dute helburu. Eroskigaz akordiora heldu dira eta orain udaletxearen baimenen zain daude. Jatetxe zerbitzuaz gainera, eskaerak kotxez jasotzeko Auto King zerbitzua ere eskainiko dute.


Astelehenean aurkeztu zuten proiektua udaletxean eta gabonetarako inauguratzeko asmoa dute.


“Albiste ona”


Jose Luis Navarro Abadiñoko alkateak Burger King herrira etortzea “albiste ona” dela azaldu du. Gaineratu duenez, “enpresak zarratzera ohituta gaude eta kasu honetan zabaldu egingo dute. Diru-sarrerak dira udalarentzat eta lanpostuen sorrera”.  Lanaldi finko eta aldi baterakoen artean 27 lanpostu sortuko direla baieztatu du alkateak.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!