Burger King eta McDonald’sek Abadiñon ireki gura dituzten hanburgesategien gaineko batzarra deitu du EHNE-Bizkaia sindikatuak azaroaren 27an, 19:00etan, Traña-Matienako kultur etxean. Bestek beste, euren ezarpenari aurka egiteko mobilizazioei buruz gogoeta egingo da.
Burger King eta McDonald\'sek Abadiñon jatetxe bana ipintzeko proiektuak aurkeztu dituztela-eta oharra helarazi du EHNE sindikatuak. Horrek eskualdean "eragin kaltegarria" izango duela nabarmendu du. Gogoratu dutenez, "multinazional hauek nekazaritza eta elikadura industriala bultzatzen dute eta gure produktuek jasaten dituzten prezio beherakaden eragileak ditugu. Merkatari legez aurkezten dira, ostalaritza aktibitatean aritu ahal izateko. Euren irabaziak handitzen dituzte lan baldintzen prekarizazioa bultzatzen dutelako, eta euren produktuen prezio merkea eskeintzen duten kalitate eskasean oinarritzen da".
Abeltzaintza eta nekazaritza "sostengarriaren" aldeko apostu da EHNErena, azaldu dutenez: "Kalitatezko elikagaien aldeko apustua egiten dugu, elikagaiok maila lokalean kontsumituak izan daitezen". Horretarako "behar beharrezkoa" deritzeelikagaien ekoizpena, bertako merkataritza (harategiak,dendak...) eta herrietako ostalaritza bultzatzea.
Eguaztenerako deitu duten batzarrean Burger King eta McDonald\'s ipintzeko proiektuen inguruan dagoen informazioa azalduko dute. Eguneroko funtzionamenduan erabiltzen duten lan mota eta baldintzak azalduko dira; eta, eskualdean euren ezarpenari aurka egiteko antolatu deitezkeen mobilizazioei buruzko gogoeta egingo dute. Burger Kingen proiektua Eroskik berak bultzatutakoa dela dio EHNEk.