2020 mar 31 Elorrio
Ikasgaia ondo barneratuta zeukan 12 urteko neskatoak. Elorrioko elizako kanpaiak entzuteagaz batera, korrika kanpandorrera; elizatik urrun harrapatzen bazuen, lurrean etzan eta geldi. Beraz, martxoaren 31n, goiz-goizean, kanpaiak dantzan hasi zirenean, bazekien zer egin Maria Esperanza Igarza Zubiatek (Elorrio, 1924). Goizeko lehenengo bonbak eliza barrutik entzun zituen. Arratsaldeko bonbardaketa, ordea, entzun ez ezik, ikusi ere egin zuen. “Oroitzapen horiek betirako dira”, gogoratu du. [Orain bi urte kaleratutako elkarrizketa]