Martxoak 31

Kanpai eta sirena hotsekin esnatu da Durango

Anboto 2018ko mar. 31a, 10:46

08:30ean Andra Mariko kanpaiak eta eraso-alarma entzun dira Durangon, 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketa oroitzeko. Ordu horretan egin zuten lehen erasoa faxistek. (ANBOTOko irakurle batek bidalitako bideoa, 688 63 50 41 whatsapp zenbakira).

Une berean, udalak lore eskaintza egin du hilerrian. 12:00etan Benita Uribarrena parkean (museo atzean) izango da ekitaldi instituzionala, zeinean Iñigo Urkullu lehendakariak ere parte hartuko duen.

20:00etan, ostera, Gerediagak eta Kriskitinek antolatutako ekitaldi herritarraren txanda izango da Andra Marian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!