Udalak bonbardaketaren egileen aurka jarritako kereila artxibatu egin du epaileak, momentuz -errekurritu egin dute-. Horren harira, gertatutakoa argitzeko nahia agertu du Irigorasek. "Justizia eta egia erreklamatzen ditugu. Bonbardaketa zeinek planifikatu, agindu eta exekutatu zuen jakiteko eskubidea dugu. Gure seme-alabek euren herriaren historia ezagutzeko eskubidea dute".
Erasoaren biltimez gainera, kartzelaratuak, erbesteratuak eta diktadurako biktimak ere gogoan izan ditu alkateak. Hain zuzen, erbesteratu bat izan zen Benita Uribarrenaren omenezko parkean egin da lehen aldiz udal ekitaldia.
Horrez aparte, Miren Agur Meabe idazleak egunerako propio idatzitako poema bat irakurri du, eta Demode Quartet taldeak ere abestuz parte hartu du.