Abadiñoko umeek eta adinekoek emakumeenganako indarkeriaren aurkako ekintzak landu dituzte

Ekaitz Herrera 2019 aza 25 Abadiño

"Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Zuhaitza" egin dute umeek eta adinduek, elkarregaz. "Ez beti da ez!", "Inori ez jo!", "Musuak!", "Miñik ez!", "Elkarrekin jolastu!", "Animaliak zaindu!", "Lagunei lagundu!", "Maitasuna bai!" eta "Indarkeriari ez!" bezalako mezuak eskegi dituzte adarretan. Traña-Matienako eskolako umeek, Abadiñoko Adinekoen Elkarteak, Udalak eta Amankomunazgoko ordezkariek egin dute bat egitasmoagaz.