Zuhaitza umeegaz batera lantzen ere ibili da Mireia Elkoroiribe Amankomunazgoko presidentea. Dioenez, "indarkeria matxistaren aurkako borroka guztion kontua" izan behar da, "adina edozein dela ere". "Zoritxarrez, urtero gertatzen dira indarkeria matxistaren kasu berriak, eta, beraz, oraindik bide luzea dago egiteko hainbat esparrutatik, gaitz sozial hori desagerraraztea lortu arte", azaldu du.
12 emakume artatu ditu Amankomunazgoak, indarkeria matxista dela eta
2019ko lehen seihilekoan, 12 emakume artatu dira Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko aholkularitza juridikoko baliabidean. Amankomunazgoko arduradunek gogoratu dute tratu txarren biktima diren emakumeei arreta sozial, psikologiko eta juridikoa emateko zerbitzua eskaintzen dala, eta bertara 946 200 492 telefonora deituz sar daitezkela.