Ekitaldi horrez gainera, beste hainbat egitarau antolatu dituzte. Azaroaren 23an, esaterako, Elisa y Marcela antzezlana eskainiko dute Kultur Etxean, 20:00etan. Lan horrek ezkontza homosexualak "ondo ikusita" ez dauden garai bateko emakume biren maitasun istorioa kontatzen du.
Azaroaren 27an, Tomboy filma egongo da ikusgai. Pelikula honetan, sexua aukeratzeko eskubideaz dihardute. Laure, 10 urteko neskatoa, auzo berri batera bizitzera doa bere gurasoekin. Han, Laurek bere burua mutiltzat aurkezten du, eta Mickael deitzen dela esaten du. Erabaki horren ondorioz bizi dituen egoerak ikusteko aukera emango du filmak.
Bestalde, urtero lez, Berrizen martxa bat antolatu dute azaroaren 25erako. 19:00etan hasiko da, udaletxean, eta Urtiaga Plazan amaituko da, herriko hainbat kaletatik ibili eta gero.