Azaroak 25

Indarkeria matxistari, heteropatriarkatuaren ondoriorik larrienari aurre egiteko eguna

Ekaitz Herrera 2019ko aza. 25a, 11:42

Durangoko udaleko indar politiko guztiek agerraldi eta irakurketa bateratua egin dute.

Durangaldeko herritarrek eta udalek bat egin dute Azaroaren 25eko aldarrikapenegaz. Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna du izena gaurko egunak. Adituek, indarkeria matxista adiera hobesten dute. Durangoko Udalak, aurrerantzean, termino hori erabiliko du gerta litezkeen kasuak salatzeko. 

 

Gaur emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da, eta ekitaldi berezi bat egin dute Durangon. Adierazpena irakurri dute udaletxean Durangoko Udalak hartuko dituen neurriak azaldu dituzte. Horrez gain, Euskal Herrian , urtea hasi denetik 4 emakume erail dituztela eta 339k erasoren bat jasan dutela jakitera eman dute, iaz baino %5,6 gehiago. 

Gainera, udaletxeko ekitaldiam, hedabideak, publizitatea, telebista eta hezkuntza eredua besteak beste, emakumeak gutxiesten dituen ordena sozialaren parte direla azpimarratu dute. "Ordena hori soziala, kulturala, ekonomikoa eta sinbolikoa da, bizitzaren arlo guzitak blaitzen ditu, publikoak nahiz pribatuak, eta emakumeak genero mandatu patriarkal pean izateko asmoz, indarkeria matxistaren adierazpen guztiak erabiltzen ditu", adierazi dute. 

Bestalde, herritarren ardurak haratago joan beharko lukeela azaldu dute eta indarkeria mota horrek legitimatzen eta errazten dituzten indarkeria matxistak, ikusarazi beharko liratekeela. 

Neurriak
Durangoko Udalak zazpi proposamen egin ditu eta neurrietako bat 10 urtetik gorako neskei zuzenduta dago. Udalak 10 urtetik gorako neskei eta nerabeei zuzendutako autodefentsa feministako tailer irakur bat abiatuko du, besteak beste. 

Adierazpenak eskualdeko udaletan
Azaroaren 25a dela eta, eskualdeko beste hainbat udalek ere adierazpen instituzionalak onartu dituzte. Tartean, Zornotzako, Berrizko, Elorrioko eta Iurretako Udalek. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!