Emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, Durangaldean antolatutako ekimenen berri. Protagonisten elkarrizketak, hitzorduak, aldarrikapenak...
Eztizen Telletxea: "Profilak ahaztu; izan dezakezun lagun maitagarriena erasotzailea izan daiteke"

Anboto 2015 aza 29 Mallabia

Genero indarkeriaren inguruan hainbat estereotipo eta ideia faltsu behin eta berriro errepikatzen dira ahoz aho zein hedabideen bidez. Ildo horretatik, Eztizen Telletxea Gehilan 2000ko kideak indarkeria sexistaren inguruko argibideak emango ditu Mallabiko Kontzejuzarrean, abenduaren 2an, 20:00etan. Nahikari emakume elkarteak gonbidatu du.