Azaroak 25

Hamaika hitzordu, gaur, Durangaldean indarkeria sexistaren kontra protesta egiteko

Anboto 2015eko azaroaren 25a

Gaur eguerdian Durangoko udaletxe aurrean egin duten elkarretaratzea.

Azaroaren 25a dela eta, eskualdean hainbat elkarretaratze eta ekitaldi prestatu dituzte gaurko. Durangon, 19:00etan manifestazioa hasiko dute Andra Maritik. Eguerdirako eta iluntzerako antolatu diren ekitaldiak batu ditugu albiste honetan.

ABADIÑO:

18:00etan kontzentrazioa Trañabarren kalean

BERRIZ:

17:00 Herri kirol mistoak, Urtiaga plazan

19:00 Kontzentrazioa eta adierazpen instituzionalaren irakurketa, Urtiaga plazan

20:00 'Refugiado' pelikula, kultur etxean (doan)

DURANGO:

13:00 Kontzentrazioa, udaletxe aurrean

19:00 Manifestazioa, Andra Maritik

ELORRIO:

19:00-19:15 Kontzentrazio isila, plazan

IURRETA:

18:30 Osoko bilkuran, adierazpen instituzionalaren irakurketa. Lazo lilen eta pegatinen banaketa.

MALLABIA:

12:00 Elkarretaratzea, frontoiko aldapan

19:00 Hitzaldia, 'Eraso sexistak eta sare sozialak', Urko Fernandez (Pantallas Amigas elkartea), Kontzejuzarrean

ZALDIBAR:

17:30 Hitzaldia, 'Emakumeak historian', Toti Martinez de Lezearekin, liburutegi zaharrean

19:00 Emakumeenganako indarkeriarek aurkako ibilbidea, Lehendakari Agirre prakean hasi eta udaletxeraino. Manifestua udaletxean

ZORNOTZA:

13:00 Kontzentrazioa eta adierazpen instituzionala, Herriko plazan

18:00-20:00 Txapa tailerra eta Beldur Barik gunea, Gaztetxokoan

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!