Iurretako Udalak "beharrezkotzat" jotzen du herriko Anderebide emakumeen elkartearekin "lankidetza ezartzea". Elkarte horrek Iurretan "emakumeen garapen integrala bultzatzeko eta partaidetzaaktiboa sustatzeko, lan garrantzitsua egiten du", adierazi dutenez.
Udalak "konpromisoa" hartu du duen eskuduntzen esparruan "udal politika aktiboa, integrala eta koordinatua garatzeko, tratu onen eta emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde". Aldi berean, herritarrak gonbidatu ditu "berdintasunaren aldeko konpromiso pertsonal eta kolektiboak har ditzaten, urteko egun guztietan".
"Erahildako" emakumeak gogoan
Anderebide elkarteak ere "gogor gaitzesti" du emakumeen kontrako indarkeria eta genero biolentziaren eraginez aurten "erahildako" emakumeak ekarri ditu gogora: "Erahilak izan dira asko, baina, beste asko dira erasotuak, kolpatuak, irainduak... guztion arazoa da". Gaineratu dute pebrentzioa "posible" eta "egnbeharrekoa" dela.
Emakume dantzaria ere, berdintasunaren alde
Iurretako udaletxearen aurrean dagoen ezpatadantzariagaz batera emakume dantzari baten irudia jartzea eskatu izan dute Mikel Deuna dantza taldekoek. EHBilduk gogoratu du urtebete inguru pasa dela "berdintasunaren alde" eskari hori egin zutela eta eskatu du aukera hori aztertzea. "Posible" den ikusiko dutela erantzun die Iñaki Totorikaguena alkateak.
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunagaz lotutako adierazpen instituzionala onartu ondoren egin zuen eskaria, atzo, EHBildu. Ahobatez onartu zuen udalbatzak adierazepen hori.
Emakume dantzariaren irudia diseinatzea eta 2016ko udal aurrekontua jasotzea proposatu du EHBilduk. Totorikaguenak hori udal aurrekontuan sartzeko dauden aukerak aztertuko dituztela erantzun du, "izan dezakeen gastua ikusiko dugu". Urrijenan ere dagoeneko neskek ere parte hartzen duela gogoratu dute.