12 eta 17 urte arteko lehiaketako sari nagusia Abadiñoko zazpi egileren lanak jaso zuen, Nahi duguna izateko lanagaz; 18 eta 26 urte artekoen kategorian, Iraide Donaire eta Ester Ferré durangarren Sin medias laranjas lanari eman zioten saria.
Aipamen berezi bi ere egin zituen lehiaketako epaimahaiak: Iurretako taldearen Sin ti soy yo lanarieta Durangoko Morea gure esku izenekoari.
Gazteak indarkeria sexistaren kontra mobilizatzea du Beldur Barik lehiaketak helburu, eta sexismoaren inguruko eztabaida bultzatzea.