Azaroak 25

Durangoko alderdi guztietako emakumeak batu dira indarkeria sexistaren aurka

Anboto 2015ko aza. 19a, 16:53

Durangoko Udaleko alderdi guztietako emakumeek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo, azaroaren 25aren harira antolatutako ekitaldien berri emateko. Batasun hori nabarmendu zuen Aitziber Irigoras alkateak.

Bertan, emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko, inplikaziorako deia egin zuten. “Emakumeak, eta, gizartea orokorrean, inplikatzea gura dugu”, esan zuen Pilar Ríos alkateordeak.

Uri Barrutieta DRTko errugbilaria da karteleko protagonista, Europako azpitxapeldun geratutakoa. Aitziber Irigoras alkatearen berbetan, “emakumeok ahaldun izan behar dugula gogoraraztea” izan da helburua.
Abenduaren 2an horma-irudi aldarrikatzailea egingo dute Correosen eraikin zaharrean, Ainara Azpiazuren eskutik. Zugazan ere zineforuma egongo da.

Bestalde, Plataforma Feministak manifestaziorako deia egin du; hilaren 25ean izango da, 19:00etan, Andra Maritik. Udaletxean ere egongo da kontzentrazioa, 13:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!