Irabazten ere ikasi du Urienek

Anboto 2013ko urr. 7a, 09:19

Igor Urien abadiñarrak Europako F3 Txapelketako lehenengo garaipena lortu du Italiako Monza zirkuituan. Estreinako urtean ikastea du helburu, mailan asentatzea, eta denboraldian zehar jasotako hamaika ikasgaien artean asteburu honetakoa izan da erakargarriena: garaipenarena.

Igor Urien abadiñarrak Europako F3 Txapelketako lehenengo garaipena lortu du Italiako Monza zirkuituan. Estreinako urtean ikastea du helburu,  mailan asentatzea, eta denboraldian zehar jasotako hamaika ikasgaien artean asteburu honetakoa izan da erakargarriena: garaipenarena.

Europako F3 Txapelketako azken aurreko proba denboraldiko pozgarriena izan da Igor Urienentzat. Zapatuan bere lehenengo garaipena lortu zuen F308 Kopan. Domekan ezin izan zuen lasterketa amaitu.

Zapatuan bigarren lerrotik ekin zion lasterketari. Lehenengo itzulietan Cameron Twynham pilotuaren monoplazak zibarena egin zuen eta gertaera hori bere mailako lehen postuan ipintzeko baliatu zuen Urienek. Handik aurrera, maisutasunez kudeatu zuen egoera eta garaipena eman zion Emilio de Villota Racing taldeari. Abadiñarra oso pozik zegoen lasterketaren amaieran: “Oso pozik nago garaipenarengatik. Aurtengo helburua ikastea da, baina podiumaren gorenera igotzeak hileetako lana bide honetik doala erakusten du. Taldeari eta babesle guztiei eskerrak eman gura dizkiet”.

 Domekan ezin amaitu

 Domekako lasterketa ziri-miri batekin hasi zuten. Euria gehiagora joan zitekeela somatuta, Urien eta beste pilotu batzuek pneumatikoak aldatu zituzten. Baina ez zuen euri gehiago egin eta denbora baliotsua galdu zuten boxera sartutako pilotuek. Gainera, 16. itzulian Urienek ukitu txiki bat izan zuen beste monoplaza batekin eta lasterketa utzi beharrean suertatu zen.


Europako F3 Txapelketa amaitzeko lasterketa bakarra falta da: azaroaren 9tik 10erako asteburuan Kataluniako Barcelona-Catalunya zirkuituan jokatuko dena. Orain, Urien laugarren dago F308 kategoriako sailkapen orokorrean.

 

Urien podiumean (bideoko 52.05 minutuan):

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!