Lasterketa bigarren lasterketan etorri da lehenengo podiuma. Zapatuan hirugarren amaitu zuen eta domekan laugarren. "Bide onetik goaz", adierazi du abadiñar gazteak.
Asteburuan Portugalgo zirkuituan (Algarve) jokatu da Europako F3 Openeko bigarren lasterketa. Lehenengo sailkapen saioan Urienek ezin izan zuen itzuli garbi bat eman trafikoaren ondorioz. Horrela, zapatuan seigarren tokian ekin zion lasterketari. Tentuz irten zen,gehiegi arriskatu barik. Ondoren, atzetik aurrerako bideari ekin zion eta bere kategorian (F308 mailan) hirugarren tokian amaitu zuen podiumera igoaz.
Domekako lasterketarako sailkapen saioa bederatzigarren (bere kategorian) amaitu zuen. Bandera gorri bat atera zuten eta, ondorioz, itzuli erabakiorretan ezin izan zuen bere denborarik hobetu. Hala ere, lasterketan ez zen kokildu eta berriro atzetik aurrera eginda bere kategorian laugarren (27. sailkapen orokorrean) amaitu zuen. Gogoangarria izan zen Urienen lehenengo itzulia, zortzi postu irabazi zituelako.
Urien pozik dago bere errendimenduagaz: “Fisikoki indartsuago sentitzen naiz eta monplazara gero eta eginago nago. Oso pozik nago podiumera igotzea lortu dudalako. Bide honetik goazela uste dut”. Aurrera begira salkapen saioetan hobetzea falta zaiela uste du.
Europako F3 Openeko hirugarren lasterketa ekainaren 1eko asteburuan izango da Alemaniako Nurburgring zirkuituan.
Lasterketa ikusteko